MARTXOAK 8. EUSKAL HERRIAK ALDAKETA SOZIALA BEHAR DUELAKO... EMAKUMEOK KALERA!

Guk: langileok eta langabetuok, emakumeok, gazteok, nekazari eta arrantzaleok, pentsionistok, migranteok, ekologistok, sexu disidenteok, feministok, ikasleok… Euskal Herrian eta munduan aldaketa sozial sakon bat behar dela uste dugu. Horretarako, gure herriak erabakitzeko eskubidea izatea ezinbestekoa da, baita ere arlo sozio-ekonomikoan. Eta eskubide honen lorpenerako aurrera eraman behar dugun borrokan, emakumeon partehartzea ezinbestekoa da, nahiz eta gaur egun gure parte hartze soziala mugatua dugun. Izan ere, emakumeok etxeko lanen eta lan erreproduktiboaren ( zaintza…) ia bere osotasunean hartzen baitugu gure gain. Gainera, lan hau inongo kontu publiko zein aurrekontu ofizialetan onartua egon gabe. Hau dela eta, aldarrikatzen dugun  partehartze sozialarentzako denbora murriztuz.

+JARRAITU IRAKURTZEN

 
HERRIAabian!-EK HERRITARRAK GONBIDATZEN DITU MARTXOAK 3KO EKIMENETAN PARTE HARTZERA BORROKAK MEREZI DUELAKO

Orain dela gutxi entzun argitaratu izan da hurrengo martxoaren 3an: “Patxi Lópezek aditu ezberdinekin” bilduko dela “krisiaren aurkako neurriak bultzatzeko. Adituen Batzordea hogei bat pertsonaz osatua dago. Bertan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako empresa nagusien zuzendariak daude, baita ere PSOEko ministro ohiak, CCOO, UGTko eta euskal patronalaren ordezkariak…”

Egun berean, Gasteizko Zaramaga auzoan 5 langile erail zituztenetik, 34 urte igaroko dira. HERRIAabian!etik egun horren textuinguruan antolatu izan diren hitzaldi, ekimen, ekitaldi, mobilizazio… ezberdinetan parte hartzera gonbidatzen ditu herritarrak.

+ JARRAITU IRAKURTZEN

+ IRITZI ARTIKULUA: "Martxoak 3, luchar merece la pena" (Mikel Gómez)

 
Iritzi artikulua: "MARTXOAK 3, BORROKAK MEREZI DU!"

x Mikel Gómez

Bueno… me voy a la ikastola. Vale Urko, ¿has cogido el bokata? nos vemos a la hora de comer –respondemos Edurne y yo-. Son  las 7.50 de la mañana y mientras tomamos café escuchamos en la radio que Patxi López va a reunirse con varios “expertos” para “impulsar medidas contra la crisis”. El “comité de sabios” está compuesto por más de una veintena de personas, un listado en el que están incluidos los directivos de las principales empresas de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa, ex ministros del PSOE, así como representantes de los sindicatos CC OO y UGT y de la patronal vasca... Por quien convoca y por los nombres de esos consejeros ya me imagino qué medidas se van a tomar y la situación de quiénes van a “mejorar”-pienso-… Estoy en paro, y Edurne, mi compañera, lleva dos meses sin cobrar y en la empresa en la que trabaja ya se empieza a escuchar la amenaza del ERE y de los despidos… de manera que los ingresos que tenemos a penas nos llegan para pagar el alquiler y llegar a fin de mes… Además, el próximo mes se me agota la prestación por desempleo… Bueno, no me voy a rallar… ya saldrá algo… y mientras tanto, pues ya pediremos a mis gurasos y a los de Edurne que nos ayuden… Claro, mientras puedan, porque he oído que también a los aitonas y amonas se les van a reducir y recortar las pensiones…  Otro sorbo de café…

+ JARRAITU IRAKURTZEN

 
ALDAKETA SOZIALAREN NORABIDEAZ HAUSNARTU ZUTEN IRUÑEAN ETA GASTEIZEN
 
HERRIAabian!, Euskal Herriko aldaketa sozialaren aldeko plataformak, planteatzen duen ALDAKETARAKOabiapuntua zehazteko prozesuaren baitan, bi hitzordu antolatu ditu aste honetan zehar. Asteartean, Iruñeako Txantrea auzoaren txanda izan zen; bertan, Iñaki Gil de San Vicente eta HERRIAabian-eko kide baten eskutik, 'Lanaren banaketa eta ondasunaren banaketa' izan zuten aztergai, 60 auzokiderekin batera.
 
Asteazkenean, ordea, Gasteizko unibertsitateetan, 1976ko Martxoak 3ko sarraskia gogoratu zuten, Martxoak 3ko Biktimen Elkarteko kide diren Andoni Txasko eta Josu Ormaetxearen eskutik, HERRIAabian!-en ibilbidea birpasatu baino lehen. Hurrengo egunetan bi hitzaldi hauetako bideoak izango dira ikusgai webgune honetan. Momentuz, argazkiak ikusi ditzakezue. Beraz, adi egon.
 
HITZALDIAK: IRUÑEAN (Iñaki Gil de San Vicente) ETA GASTEIZEN (Andoni Txasko)

HERRIAabian!-ek hurrengo astean hitzaldi pare bat antolatu ditu Gasteizen eta Iruñean. Iruñean hizlaria Iñaki Gil de San Vicente izango da, zeinek “Lanaren banaketa, ondasunaren banaketa” izenpean bere iritzia botako du honen inguruan. Hitzordu hau ALDAKETARAKOabiapuntuaren ardatzak zehazteko prozesu partehartzailearen testuinguruan kokatzen da. Hitzordua otsailaren 23an, arratsaldeko 19.00etan, Txantreako Kaskallueta Elkartean izango da.

Gasteizen hizlaria Andoni Txasko –Martxoak 3ko Elkarteko kidea- izango da, zeinek Euskal Herriko langileriaren borrokaren une historiko horretara gerturatuko gaituen. Aldi berean, HERRIAabian!-en aurkezpen bat egingo da. Hitzaldia Gasteizko Kanpuseko Filologia Fakultateko Areto Nagusian otsailaren 24an, eguerdiko 12.00etan izango da.

Herri honek behar duen aldaketa sozialarekin bat egiten duten herritar guztiak gonbidatzen ditugu hitzordu hauetara.
 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria 1 Zenbatetik 10