| URRIAK 17. BATZAR OROKORRA: Euskal Herritik eta Euskal Herriarentzako aldaketa nahi dutenentzako hitzordua |
![]() URRIAK 17, HERRIAabian!-EKO ASANBLADA OROKORRA. EUSKAL HERRITIK ETA EUSKAL HERRIARENTZAT ALDAKETA SOZIALA NAHI DUTENENTZAKO HITZORDUA. HERRIAabian!-ek nahi duena mobilizazioa bultzatzea eta akordio sozial batera iristea da, gure herriak behar duen aldaketaren oinarriak ezarriko dituena.
Irailaren hasieran iragarri genuen moduan, HERRIAabian!-ek 2009-10. kurtsoko I. Asanblada Orokorra ospatuko du urriaren 17an Gasteizko Aldabe Gizarte Etxean goizeko 10.00etatik aurrera eta eguerdiko 13.00ak arte.
Elite ekonomikoen eta politikoen arteko aliantzak txiroen eta dirudunen arteko zuloa handitzen du Iragandako ekainak 13an, Bilbon ospaturiko Jardunaldietan, HERRIAabian!-en parte hartu genuen egile guztion artean egoeraren diagnostiko bat adostu genuen, bertan: 1) Instituzioak, politikariak, patronala eta banka bizi ari garen egoera honen erantzungile identifikatu genituen. Elite ekonomikoen eta politikoen arteko aliantzak kapitalismoa berrezartzeko pausuak ematen ari ditu eta krisia langile klaseak eta sektore herritarrak ordain dezaten nahi du. Horretarako, klase politikoaren eta patronalaren arteko elkarketa horrek eskubide sozial eta laboralen murriztaspenean dihardu, krisiak eztanda egin aurretik ziharduen moduan. Jardunaldi haietan komentatu genuen ere bai Ama Lurra kaltetua izaten ari dela elite haien erruz, ingurumenaren aurkako eraso larrien kontura haien patrikak betetzen dituztelarik. 2) Egoera honen aurrean, beharrezkoa da langile klasea antola dadin eta eraso honi aurre egitea, politikarien eta patronalaren hitz xamurrei uko eginez haien alde jarri gabe. Sistema kapitalistaren berreskurapena, krisiaren aurreko egoerarako itzulera, ez da langile klasearentzako inolako bermea, zeren eta hango egoeran bazegoen ere bai eskubide murrizketa handia eta kolokako egoeran bizi zen populazio handia. 3) Hango ekainaren 13an, Euskal Herriak eta herri honen langile klaseak eredu ekonomikoaren aldaketa sakona eta gure etorkizuna erabakitzeko beharrezko tresnak (baita ere eremu sozio-ekonomikoan) behar genuela definitu genuen. Horretarako, ondorioztatu genuen subiranotasun ekonomikoa eskuratu behar dela. Uda ostean, egin genuen diagnostikoa oraindik indarrean dagoela ikus dezakegu; gainera, elite politikoek eta ekonomikoek bultzatutako eskubide sozial eta laboralen murrizketa prozesua areagotzen doa eta txiroen eta dirudunen arteko zuloa handiagotzen dabil. Honen adibide dira instituzio ezberdinek proposatutako eta indarrean jarritako ekimenak: 1) Krisiaren aurkako planak: patronalari zein lanpostu sorpenari diru kopuru bera helbideratzen dute, aldi baterako lanpostu prekarioak sortzen dituztenak. 2) Azpiegitura handietarako agirien gorakada: balio sozial hutsa dute, hurrengo aurrekontu ariketetan gastu sozialaren murrizketa iragartzen den bitartean; eskubide eta babes sozialen murrizketa ekarriko dituenak. 3) Zeharkako zergen (BEZ…) iragarpena: politika fiskalaren gaitasun banatzailea deuseztatuz, gehien duenak gehien ordaindu behar duena izan behar denean. Halere, ez da horrela, eta zeharkako zergen bidez (populazio osoak ordaintzen ditugularik, banakako errenta maila kontuan izan gabe) hondoratu den diru bilketa berreskuratu nahi da, zuzeneko zergen murrizketaren eta ezabaketarengatik; errenta mailaren arabera biltzen direnak hain zuzen ere. Gainera, ikusita nora eta nola ari diren diru publikoa desbideratzen, ez dute fiskalitatearen bidez errenta banaketa laguntzen ari, baizik eta haien kontzentrazioa. Guztion artean ekartzen dugun dirua gero elite ekonomikoaren poltsikoetara baitoa aurrekontuen edo esleipen zuzenen bidez.
Aberastasuna banatzeari buruz ez dute hitz egiten ere. Hori bai, haien ekitaldia saltzen dute herrikoi gisa “elkarrizketa sozialen” bidez, antzuak eta hutsak direnak, kapitalari obeditzen dioten sindikatuen bidez bermatuta. Zenbait komunikabide handi elite ekonomiko eta politiko horien arteko itunaren babesle dira, hauen ekitaldiak proiektatuz ondasun mankomuna helburu gisa balute bezala eta guztion elkarlana eskatuz egoera honetatik irteteko, itun politiko-enpresariak eta langile klaseak aurkako interesak dituztela ezkutatuz. Elite ekonomikoarekiko aliantza hau ezkerreko nahiz eskumako alderdi politikoek bultzatua da, antzeko neurriengatik apustu egiten baitute. Ardura zaien bakarra botere gehiago edukitzea eta klase ahaldunenen interesak babestea besterik ez da. Hau gertatzen da instituzioak kudeatzen dituzten alderdien artean, baina berdin gertatzen da jokoko arauak zalantzan jartzen ez dituzten eta lokarri txikiak besterik ez proposatzen dituzten alderdien artean, ezer ere konpontzen ez dutena. Gakoa eredu sozio-ekonomikoaren aldaketa eta Euskal Herria eta egunero herri hau aurrea eramaten dugunok gure etorkizuna erabaki ahal izatea eremu sozio-ekonomikoan. Subiranotasun ekonomikoari buruz hitz egiten hari gara eta ekonomiaren demokratizazioari buruz; kalitatezko lana, ondasunen banaketa, genero berdintasuna, ekosistemaren garapen demokratikoa, eta abar bermatu ahal izateko. Antolaketa, aktibazioa eta metaketa, aldaketarako gakoak Politikarien eta enpresaburuen arteko itun honek elite ekonomikoari diru publikoaren eskualdaketa laguntzen ari du eta, bide batez, Europako eta planetako leku batzuen indikatzaile makroekonomikoen berreskurapena ere bai. Halere, ez da horrela Euskal Herrian, non BPGaren beherakada handia espero baita urte amaierarako iazkoarekin konparatuta. Dena den, eta Euskal Herrian zifra makroekonomikoak berreskuratuko diren arren, eta elite ekonomikoek aterakin handiak metatuko badituzte ere; krisiaren aurreko antzeko egoerara helduko bagina ere, jendartearen zati zabal batek egoera prekarioan jarraituko du, ziurrenik larrituko delarik giza- eta lan- eskubideen murrizketa berriaren ondorioz. Beraz, ezin dugu itxaron oraingo instituzioetatik datozkigun neurriei, norekin bat egin duten ikus baitezakegu. Horrela, HERRIAabian!-etik uste dugu indarrak metatzeko eta aktibatzeko unea dela, oinarritik gure herriak hainbeste behar duen aldaketa ahalbidetzeko- 1) Egoera prekarioan dauden talde, norbanako pertsona eta sektore ezberdinak euren eskubideak defendatzera animatzen ditugu eta euren eremutik aldaketa soziala bultza dezaten. Azken aldi honetan eremu ezberdinetan garatu izan diren borrokak jarrai dezatela garrantzitsua dela uste dugu: euskal gehiengo sindikalaren dekalogo baten bidez, krisiari aurre egiteko proposamen zehatza; hiru greba orokor Euskal Herrian, EREen aurkako mobilizazioak, kaleratzeen aurka eta lan istripuen aurka, langabezituen asanbladak; bizitokia edukitzeko eskubidearen aldeko mobilizazioak, laguntzen murrizketen aurka; eremu ezberdinetako auzo dinamikak; pentsionisten mobilizazioak; ikasle mobilizazioak eta gazte borrokak… Aldaketa horren aldeko sektore hauen aktibazioak jarraitu behar duela uste dugu. 2) Era berean, HERRIAabian!-ek toki komun bat eskainiko die sektore haiek indarrak meta ditzaten, Euskal Herriak behar duen aldaketa sozialerako pausuak emateko. Horrela, urriaren 17an 2009-10. kurtsoko I. Asanblada Orokorra ospatuko dugu; bertan hurrengo kurtsoko dinamikak adostuko ditugularik; iragan ekainean markaturiko helburuak aktibatzeko: a. HERRIAabian! definitzen jarraitzeko eta sektoreak, taldeak eta norbanako pertsonak metatzen jarraitzeko, aldaketa sozialaren beharraren inguruan eta Euskal Herrian aldaketa hori burutzeko. b. Kalean mobilizazioen bidez gure presentzia handitzeko, gure eskubideak defendatzeko eta oraingo egoeraren erantzuleak izendatzeko. c. Aldaketarako Hasiera Puntu bat sustatzeko, lan tresna eta borroka, prozesu ahalik eta partehartzaileenaren bidez egile sozialen, organismoen eta taldeen artean…Hasiera Puntu horren lanaldietan eta sozializazioetan isurtzeko hurrengo hilabeteen buruan.
Euskal Herrian, 2009ko urriaren 12a |



