HERRIAabian!ek EUSKAL HERRIAK ETA BERE LANGILE KLASEAK BEHAR DUTEN ALDAKETA SOZIALA ZEHAZTU NAHI DU AURTENGO KURTSOAN

 
 
Oinarritik bideratutako prozesu partehartzaile baten bitartez aldaketa hori zehazten joango den tresna osatzea du helburutzat. Gainera, eskubideen murrizketak eta murrizketa horien erantzuleak salatzeko mobilizaziora deitzen du. Aurreko larunbata goizean kurtsoko HERRIAabian!en I. Asanbladan 70 pertsona inguru bildu izan ginen. Hitzordua Aldabe Gizarte Etxean izan zen eta bertan, hurrengo lerroetan zehazten den kurtsoko plangintza adostu egin izan zen.
 
  1. Gaur eguneko egoera sozioekonomikoaren arduradunak salatzeko eta herri honek eta bere langile klaseak beraien etorkizuna erabakitzeko behar duten tresnak –subirautza ekonomikoa eta ekonomiaren demokratizazioa- aldarrikatzeko Abenduaren 12 edo 19an mobilizazioak bultzatu hiriburuetan EUSKAL HERRIAK ALDAKETA SOZIALA lelopean.
  2. 2009ko ekainean guztion artean egoeraren inguruko diagnosi bat adostu genuen. Orain, tresna bat, “Aldaketarako Abiapuntu” bat eraikitzea dagokigu. Tresna horrek gure manifestuan jasotzen genituen bi minimoak –gaur eguneko ereduaren aldaketa sakonen beharra eta tresnak herri honek aldaketa hori erabaki ahal izan dezan- jaso beharko ditu eta HERRIAabian!etik aldaketaren norabidean definitu izan ditugun lau zutabeak –lan produktibo etra birproduktiboaren banaketa, ondasunaren banaketa, ekonomiaren demokratizazioa eta ekosistemaren garapen demokratikoa- zehazten joan beharko da. Tresna honekin, lau ardatz hoietan HERRIAabian!en barruan gauden kolektibo eta pertsonei batzen gaituzten gutxienekoak adostu nahi ditugu. Guzti hau, azaroa, abendua eta urtarrilean zehar garatuko den prozesu partehartzaile baten baitan egin nahi da. Prozesu hori otsailean Topaketa batzuekin osatuko litzateke.
  3. Behin tresna hori osaturik, martxoa, apirila eta maiatzean zehar, “Aldaketaren Abiapuntua” horren sozializazioa egingo genuke.

Helburu hauetaz gain, HERRIAabian!en indarrak metatzen jarraitu nahi dugu, uste baitugu hori dela aldaketa bultzatzeko biderik egokiena. Azkenik, HERRIAabian!etik eghunerokotasunean sektore ezberdinek darabilten borroken –enplegatuen eskubideen alde, langabetuenen alde, gazteriaren alde, pentsiodunen alde, emakumezkoen alde, migratzaileen alde, eskubide sozialen alde, auzo elkarteen egitasmoak…- bitartez behar dugun aldaketaren norabidean lanean jarraitzeko gonbitea luzatu die eragile ezberdinei. Bide horretan, HERRIAabian!ek aldaketaren norabide horretan indarren metaketarako esparru bat eskainiko du.  

 
Euskal Herrian, 2009ko urriaren 19an
 
 
 
Joomla Templates by Tomislav Feletar