| Gasteizko INEMaren okupazioa: "19an kalera!" |
|
1. EEEak: irailaren amaieran, 76.904 pertsona EEE batek ukituta zeuden. 2. Lan istripuen zenbakia: urtero heriotzazko bataz beste 100 lan istripu gertatzen dira. 3. Etxebizitza sarbidea bermatua ez duten pertsonak: 125.000 inguru. Hauei jasanezinezko hipotekak dituzten eta ondorioz heuren bizitzak prekarizatuak ikusi dituzten milaka eta milaka pertsona gehitu behar zaizkio. 4. Etxebizitza baten bataz besteko prezioa: a. 338.900 euro salerosketan b. 969 euro hilabetean alokairuan 5. Etxebizitza hutsak: 255.263 6. Pobreziaren mugaren azpitik bizi diren pertsonak: 900.000 inguru 7. Gastu sozialen murrizketak eta zerbitzu sozialen pribatizazioa: zerbitzu sozialak pribatizatzen ari dira gastu soziala murrizten ari delako. 8. Errenta altuen mesederako fiskalitatea: a. Sozietateen Gaineko Zerga murriztu eta Ogasunarena kentzen diete. b. 10.000 milioi euroak gainditzen duen iruzur fiskala baimentzen zaie. c. Bitartean BEZa, ur eta elektrizitate tasak… igotzen dizkigute.
Gure eskubideak murrizten dizkiguten bitartean, elite ekonomiko eta politikoek diru publikoa, guztion dirua, esku pribatuetara lekuz aldatuz euren poltsikoak betetzen jarraitzen dute: 1. Bankari dirua oparitu izan diote: bankari milioiak oparitu dizkiote eta orain inongo lotsarik gabe aurten iraila bitarte atera dituzten etekinak marruskatzen dizkigute: a. BBVA: 4.179 milioi eurob. Vital, Kutxa, BBK eta CAN: 509 milioi euro 2. Patronalari dirua oparitu izan diote: eraikuntza enpresei bideratutako aurrekontu zati handien bitartez eta EEEak onetsiz, era horretan langileon soldataren zati bat Langabeziarako Hondare Publikotik ordainduz. 3. Politikarien soldatak langileon soldatekin ez dute zerikusirik: a. Lehendakari EAE: 125.425,69 + dietak b. Lehendakari CFN: 81.593 + dietak c. Gasteizko alkatea: 88.562 + dietak Lapurketa lizun hau elite politiko eta ekonomikoen bitartez antolatua eta egingarria izaten ari da, horretarako komunikabide erraldoein laguntza paregabea dutelarik, zeintzuk elite hoien jardunbidea herritar guztion mesederako bailiran saltzen dituzte. Baina badakigu langileok ditugun interesak, politikariek, bankeroek eta patronalak dituztenekin alderatuta oso bestelakoak direla. Horregatik HERRIAabian!etik kapitalismoarekiko alternatiboa den eredu baten alde egiten dugu eta horretarako badakigu erabakitzeko aukera izan behar dugula. Gauzak honela, subirautza ezinbestekoa zaigu bestelako Euskal Herria bat eraikitzeko eta beste Mundu bat eraikitzearen aldeko ekarpena egiteko. Zentzu honetan, Euskal Herritik eta Euskal Herrirako tresnak osatzearen garrantzia azpimarratzen dugu. Ez ditugu ezkuduntza ezberdinen transferentziak nahi, politika hoiek eragingarriak ez direla ikusi baitugu: enplegu politikak adibidez. Aitzitik, langile klasearen bizibaldintzak hobetuko dituzten tresna endogenoen alde egiten dugu. Era berean, aldarrikatzen dugun aldaketa hori, guztion artean oinarritik eraiki behar dugu, ziur baikaude gaur egun instituzioak egituratuak dauden moduan ez zaigula inongo aldaketarik etorriko; ez dute nahi, ezta ezin ere. Ekonomian erabakiak hartzerako orduan gauzak aldatzea planteatzen duten agenteen partehartzea erditik kendu nahi dituzte. Elkarrizketa soziala, euskal gehiengo sindikala alde batera utzita, edo kontu publikoen proposamenak, agente sozialak kontuan hartu barik… agintzen gaituen klase politikoaren lanaren adibide onak dira. Gauzak honela, hurrengo larunbatean, hilak 19, HERRIAabian!ek antolatu izan dituen mobilizazioetan parte hartzeko gonbitea luzatzen diegu herritarrei: · Bilbo: 12.00etan Plaza Zirkularra · Donostia: 12.30etan Boulevardean · Gasteiz: 12.00etan Korreos Plazan · Iruñea: 12.00etan Dr Uharte 3 Kalean, CEN parean.
Euskal Herrian, 2009ko abenduak 16 |



Gaur, hilak 16, HERRIAabian!-ek Gasteizen dagoen INEM bulego baten okupazio sinbolikoa burutu du Euskal Herrian 166.703 langabetu daudela salatzeko. Krisi ekonomikoak langile klasearen eskubideen murrizketan sakontzen ari du. Langabetuen kopuruaren datuari beste hainbat indikadore ezberdin gehitu ahal diogu eta guzti hauek herritar sektoreen bizibaldintzak prekarizatzen ari direla baieztatzen digute: