MOBILIZAZIOETAN IRAKURRRITAKO ADIERAZPENA
ANTE LA CRISIS, EUSKAL HERRIAK ALDAKETA SOZIALA!
Ekonomia ez da pertsonen eskubideak eta herrien beharrak asetzeko antolatzen. Aitzitik, pertsonak eta herriak ekonomiaren izenean sakrifikatu egiten dira globalizatutako kapitalismoaren aldarean. Bakan batzuk herrialde osoen adinako ondasunak dituzten bitartean, munduan 950 milioi lagun gosez bizi dira eta urtero 6 milioi hil egiten dira elikadura txarraren ondorioz bost urte bete aurretik. Egun nagusi den sistema ekonomikoaren injustizia basatia agerian uzten duen datu ugarietako bat da hau. Gure herrian ere sistema honek eragindako ezberdintasunak antzeman daitezke. Azken hamarkadan ekoizpena nabarmen hazi da, baina sortutako aberastasuna ez da herritarren bizi-baldintzen hobekuntzan gauzatu, aurkakoa baizik. Enpresa eta banketxeek alimaleko etekinak argitaratzen zituzten bitartean…
· Soldatek pisua galdu dute, prekarietatea hedatu da eta lan-istripuak kroniko bilakatu dira. (100 pertsona baino gehiago hiltzen dira urtero Euskal Herrian lan-istripuetan).
· Emakumeek eta aukera sexual jakinek, batez ere transexualek, pairatzen duten zanpaketa sexual, ekonomiko eta sozialean sakontzen jarraitzen da.
· Ez zaio heldu jendartean sektorerik prekarizatuenek (gazteek, pentsiodunek, hainbat migratzaile kolektibok…) pairatzen duten diskriminazioari.
· Etxebizitza duina izateko eskubidea urratu da (125.000 pertsonek ez dute etxebizitza baterako sarrerarik, 250.000 etxebizitza erabilpenik gabe dauden bitartean. 44 baino urte gutxiago duten pertsonen %35a baino gehiagok euren gurasoen etxean bizitzen jarraitzen dute bizitza-proiektu independentea eratzeko aukerarik gabe).
· Milaka baserri, arrantzuntzi, saltoki txiki eta garraiolari autonomo desagertu dira.
· Zerbitzu publikoak pribatizatu eta irakaskuntza merkantzilizatu da.
· Gure lurraldeko milaka hektarea porlanez bete dira, Euskal Herriaren biziraupen fisiko bera arriskuan jarriz (Gure aztarna ekologikoa jasan dezakeguna baino hirukoitza da).
Krisialdian egoera hau areagotzen ari da, elite politiko-ekonomikoen arteko akordioak aberastasuna esku gutxitan jartzen dituen neurriak martxan jartzen jarraitzen du; bitartean, gero eta gizarte sektore gehiago dira euren bizitzak prekarizatuak ikusten dituztenak. Hain zuzen ere, Estatu Batuek eta Europa Batasunak diktatutako “krisiaren aurkako” neurri horiek, Parisek eta Madrilek inposatzen dizkigutenak Gasteizeko eta Iruñeko Gobernuek lagunduta, kapitalisten etekin tasa berreskuratzeko zuzenduta daude, eredu heteropatriarkala indartuz. Honek esan nahi du gizarte sektoreek euren etekinen berrezarpena ordaindu behar dugula hauen bidez:
· ● Kaleratzeak eta enplegua erregulatzeko espedienteak (EEE) (76.904 langile EEEren bat pairatu dute 2009an iraila bitarte. eta azaroaren amaieran 166.703 pertsona zeuden erroldatuak langabetu moduan), soldata murrizketak, lan-merkatu erregulatuaren eta merkatu murgilduaren lanaren esplotazioaren areagotzea.
· ● Dirudunei zergak murrizten edota ezabatzen dizkieten erreforma fiskalak (Sozietateen Gaineko Zerga eta Ondarekoa) eta langile klaseari igotzen dizkigute (BEZ…).
· ● Diru publikoaren desbideratzea banketxe eta enpresarien mesedetan, izaera sozialeko gastu publikoa murrizten den bitartean.
· ● Porlanaren politikari bultzaDa berria, eraikuntza-enpresak kontent izateko.
· ● Une honetan ikus dezakegu Udaletxeek, Diputazioek eta Parlamentuek, gizartearen nahia kontuan hartu gabe, aurrekontuak prestatzen ari direla eta izaera sozialeko gastu publikoaren murrizketa iragartzen dutela.
Azken finean, oraingo eredu ekonomikoa eskoratzean datza beraien lana, lan banaketan (sexualean eta sozialean) bere diru-sisteman oinarritzen dena. Lan honetan elite politiko-ekonomikoen akordioak komunikabide handien laguntza du, egoera ezkutatzen dutenak eta instituzioetatik datozen ondasun orokorraren izeneko errezetak saltzen dizkigutenak. Halere, badakigu oraingo instituzioetatik, gaur egun egituratuta dauden moduan, ez zaizkigula konponbideak etorriko; ez dute nahi, ezta ezin ere. Ekonomian erabakiak hartzerako orduan gauzak aldatzea planteatzen duten agenteen partehartzea erditik kendu nahi dituzte. Elkarrizketa soziala, euskal gehiengo sindikala alde batera utzita, edo kontu publikoen proposamenak, agente sozialak kontuan hartu barik… Agintzen gaituen klase politikoaren lanaren adibide onak dira. Horregatik, guk: langileok, langabeok, gazteok, emakumeok, disidente sexualok, nekazariok eta arrantzaleok, pentsiodunok, migratzaileok, ekologistok, gabezi pertsonok, pertsona autonomo dependenteok, ikasleok… Espekulatzaile diru-goseek sortutako krisia ordaintzeari uko egiten diogu. Ez gara geldituko beso-gurutzaturik “Kapitalismoaren berrezarpen” honen aurrean, are gehiago, bestelako eredu ekonomiko eta sozial batengatik apustu egiten dugu eta ez Kapitalismo heteropatriarkal honengatik. Zer aldarrikatzen dugu:
● Lan produktibo nahiz berproduktiboaren banaketa.
● Aberastasunaren banaketa.
● Ekonomiaren demokratizazioa.
● Ekosistemaren garapen demokratikoa.
Hauek dira benetako krisitik behingoz eta betiko irteteko egitura-neurrietako batzuk, sistema kapitalistak eratzen dituena. Eta hauek eztabaidatzeko eta aurrera eramateko, erabakitzeko gaitasuna behar dugu. Horrela, subiranotasuna eskatzen dugu bestelako Euskal Herria eraikitzeko eta bestelako Mundu bat eraikitzeko ekarpena egiteko. Beharrezkoa eta posiblea da.