| URRATSEZ URRATS, HERRIAabian! (I. URTEURRENA) |
|
Urratsez urrats, HERRIAabian! Euskal Herriak ekonomiaren burujabetza eta haren demokratizazioaren beharra du, eredu sozioekonomiko zuzenagoa eraiki dadin ![]() Otsailak 14 izango dituenean, lehen urteurrena beteko da HERRIAabian! Bilboko “La Carolan” manifestu batekin bere burua aurkeztu zuenetik. Aipatu manifestuak asmo argia jasotzen zuen: “Guk: langileok, emakumeok, gazteok, nekazari eta arrantzaleok, ezgaitasunak ditugun pertsonok, langabeok, pentsiodunok, migratzaileok, ekologistok, garraiolari autonomook, ikasleok,... uko egiten diogu espekulatzaileek euren diru-goseaz sortu duten krisia ordaintzeari. Iragartzen ari diren “kapitalismoaren birfundazio” horren aurrean ez gara besoak gurutzaturik geratuko, aitzitik, kapitalismoarekiko eredu ekonomiko eta sozial alternatiboa eraiki nahi dugu. Eta Planetak nahiz Euskal Herriak behar duten aldaketa sozialaren alde mobilizatu egingo gara”. Ordudanik, ehun bat taldek eta mila lagun baino gehiagok, beren kabuz, manifestu honi atxikimendua erakutsi diote. Herri mailan, HERRIAabian! taldeek dihardute Araban, Bizkaian, Nafarroa Garaian eta Gipuzkoan. Norbaitek botila erdi betea ikusiko du azken 12 hilabeteak igaro ostean, eta ez du arrazoi falta izango, besteak beste, kontuan hartuz, oraindik orain, talde, erakunde eta pertsona askok ekimen honi atxikimendua azaldu ez diotela, HERRIAabian!-ek oraindik harremanak lantzeke dituela eta honi ekin ez diola Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan eta ez dugula eskubide murrizketak eteterik lortu. Dena den, gehiago gara botila erdi betea ikusi nahi dugunok, kontuan hartuz:
Murrizketak bere horretan diraute eta gure bizi-baldintzak txartzen dituzte. Jakina, biztanlegoaren baldintzek ez dute hobera egin! Eta nahiz eta ekonomiaren eta politikaren eliteak, beren hedabideen bitartez, “kimu berdeez” mintzatzen zaizkigun, Euskal Herriaren errealitatea honakoa dugu:
Antolamendua eta borroka, aldaketaren giltzarri. Egoera hau dela eta, beharrezkoa deritzagu etorkizunean ere, kapitalaren erasoei aurre egin diezaiegun eta nahi dugun aldaketa lor dezagun, biztanleriaren aktibazioari eta biztanleriaren antolamenduari. Talde bakoitzak, sektore bakoitzak, gutako bakoitzak geure harri koskorra ekarri behar diogu aldaketa prozesu honi. Ildo honetan, HERRIAabian!-ek indarrak metatzeko eta aipatu aldaketarako bidean, gune komunak marraztuz, topagunea eskain diezaguke. Oraingoz, egunez egun, gure herria bideratzen ari garenok, ekonomia eta gizarte esparruan ere, egungo ereduaren funtsean aldaketa sakonak ahalbidetu daitezen, erabaki ahal izatea kokatu dugu ezinbesteko gutxieneko puntu gisa. Gauzak honela, beste herrien esperientzietatik ikasiz, Euskal Herriak bere alternatiba eraiki behar du, horixe izango delako, eredu kapitalistaren aurka, nazioarteko borrokari egin diezaiokegun ekarpenik egokiena. Aipatu eredua oinarritik eta partaidetzaren bidez eraiki beharko da. Jakin badakigu ez dela erraza izango, elite politikoak eta ekonomikoak biztanleriaren desmobilizazioa eta ideologien galera sustatzen ari direlako. Eta halakorik balio ez dienean, ez dute lotsarik izaten askatasun demokratikoak murrizteko. Herri erantzuna hazten ari denez, errepresio-baliabideak pizten ari dira. Horren adibide dira, besteak beste: Laborantza Ganberaren afera, AHT-ren aurkako mugimendua kriminalizatu izana, herri festak nork berak antolatzeari egin erasoa edota lantoki askotan sindikalista konprometituen aurka zerrenda “beltzak” erabili izana,.. Hala ere, gure ustez, merezi du borroka egiteak, zeren eta 80ko hamarkadako talde baten hitzetan “nork ez du maite askatasuna?”. Garaia da aipatu elite ekonomiko eta politikoek ekarri diguten ideologia galerak eragin beldurra eta erosotasun aizuna gaindi ditzagun eta norberak egunero egin dezakeen inurri lanaren, antolamenduaren, borrokaren eta indarrean metatzearen bitartez, behar ditugun aldaketak lor ditzagun. Ildo honetan, HERRIAabian!-k ondoren adieraziko den egutegia adostu du, gizarte-aldaketaren helburuan, aurrera egin dezagun:
a) Kalera irteteko finkatu dugun hurrengo eguna ekainaren 12a izango da, aipatu egunetan egingo den Europako Gizarte Foruaren testuinguruan. b) Era berean, uste dugu HERRIAabian! osatzen dugun talde eta sektoreek langileen eskubideen, langabetuen, emakumeen, gazteen eta ikasleen, etorkinen, pentsiodunen eta etxebizitza eskubidearen alde eta azpiegitura erraldoien edota ingurumenaren aurkako proiektu erasokorren aurka eta hazkunde endogenoa eta elikadura-burujabetza,... erraztuko duen eguneroko borrokan iraun behar dugula. c) Bide batez, biztanleria animatu nahi dugu hainbat deialdi garrantzitsuetan parte hartzera, hala nola, martxoaren 3an, martxoaren 8an, martxoaren 21ean, Aberri Egunean, Lurra Egunean, apirilaren 28an, maiatzaren lehenean,... behar dugun gizarte-aldaketa aldarrika dezagun.
a) Martxoaren amaieran herri biltzarrak egingo ditugu ALDAKETARAKO abiapuntua-ren zirriborroa eztabaida dezagun. b) Maiatzaren 15a epe muga ezarri dugu jardunaldiak egiteko eta ALDAKETARAKO abiapuntua-ren baliabidea aurkezteko. Euskal Herrian, 2010eko otsailaren 12an |



