| EN IRUÑEA Y GASTEIZ SE REFLEXIONÓ SOBRE LA DIRECCIÓN DEL CAMBIO SOCIAL |
|
HERRIAabian!, Euskal Herriko aldaketa sozialaren aldeko plataformak, planteatzen duen ALDAKETARAKOabiapuntua zehazteko prozesuaren baitan, bi hitzordu antolatu ditu aste honetan zehar. Asteartean, Iruñeako Txantrea auzoaren txanda izan zen; bertan, Iñaki Gil de San Vicente eta HERRIAabian-eko kide baten eskutik, 'Lanaren banaketa eta ondasunaren banaketa' izan zuten aztergai, 60 auzokiderekin batera. Asteazkenean, ordea, Gasteizko unibertsitateetan, 1976ko Martxoak 3ko sarraskia gogoratu zuten, Martxoak 3ko Biktimen Elkarteko kide diren Andoni Txasko eta Josu Ormaetxearen eskutik, HERRIAabian!-en ibilbidea birpasatu baino lehen. Hurrengo egunetan bi hitzaldi hauetako bideoak izango dira ikusgai webgune honetan. Momentuz, argazkiak ikusi ditzakezue. Beraz, adi egon. |


