| HERRIAabian!-EK HERRITARRAK GONBIDATZEN DITU MARTXOAK 3KO EKIMENETAN PARTE HARTZERA BORROKAK MEREZI DUELAKO |
|
![]() Orain dela gutxi entzun argitaratu izan da hurrengo martxoaren 3an: “Patxi Lópezek aditu ezberdinekin” bilduko dela “krisiaren aurkako neurriak bultzatzeko. Adituen Batzordea hogei bat pertsonaz osatua dago. Bertan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako empresa nagusien zuzendariak daude, baita ere PSOEko ministro ohiak, CCOO, UGTko eta euskal patronalaren ordezkariak…” Egun berean, Gasteizko Zaramaga auzoan 5 langile erail zituztenetik, 34 urte igaroko dira. HERRIAabian!etik egun horren textuinguruan antolatu izan diren hitzaldi, ekimen, ekitaldi, mobilizazio… ezberdinetan parte hartzera gonbidatzen ditu herritarrak. Uste dugu gaur, orain dela 34 urte bezala, borrokatzea eta antolatzea ezinbestekoa dela askatasun eta eskubideen murrizketei aurre egiteko; uste dugu borrokak pena merezi duela. Erosotasun itxuren gainetik, patronalak eta euren poliziek eragiten diguten beldurraren gainetik, gure herriak behar duen aldaketa sozialaren alde borrokatzeko, bildu, eztabaidatu, parte hartu eta antolatzeko unea da. Patxi López eta euren “jakitunek” eskaintzen digutenaren kontrakoa, hain zuzen. Gaur egunean indarrean dauden instituzioetatik soluziobidea etorriko denik ez dugu uste, ikusi baitugu zelan alianza bat egin duten elite ekonomikoekin –dirutza bankari, eraikuntzaren lobbyari, zergak jeitsi dizkiete aberatsei, EEEak…- HERRIAabian!etik uste dugu soluziobidea gaur egun indarrean dagoen ereduaren aldaketa sakon batetik etorriko dela. Horretarako, egunez egun herri hau aurrera ateratzen dugunok gure etorkizuna, baita ere esparru sozioekonomikoan, erabakitzeko aukera izan behar dugula uste dugu. Hau da. Subirautza ekonomikoa eta ekonomiaren demokratizazioa ezinbestekoak direla uste dugu. Euskal Herrian, 2010ko martxoak 1 |



