HERRIA ABIAN-EK HERRITARRAK HITZA HARTZERA ANIMATZEN DITU ALDAKETA SOZIALA BULTZATZEKO

HERRIAabian!ek herritarrak hitza hartzera animatzen ditu aldaketa soziala bultzatzeko

 

Martxoaren 24 eta 29 bitarte Batzar lokalak ospatuko dira ALDAKETARAKOabiapuntua, beharrezkoa zaigun aldaketa sozialaren norabidean batzen gaituzten gutxienekoak zehazteko baliatu nahi dugun tresna, zehazteko 

Orain dela urte bat baino apur bat gehiago aldaketa soziala bultzatzeko xedearekin jaio izan zen HERRIAabian! Beti defendatu izan dugu aldaketa hori modu partehartzaile batean bultzatu behar dugula. Hau da, herri hau egunez egun gure esfortzuarekin aurrera ateratzen dugunok bildu behar garela, nahi dugun etorkizuna, baita ere esparru sozioekonomikoan, eztabaidatu, adostu eta erabakitzeko. Modu partehartzaile honetan adostu izan genuen 2009ko ekainean gure herriaren egoera sozioekonomikoaren inguruko diagnostiko bateratu bat eta era berean zehaztu nahi dugu ALDAKETARAKOabiapuntua, beharrezkoa zaigun aldaketa sozialaren norabidean batzen gaituzten gutxienekoak zehazteko baliatu nahi dugun tresna.

Prozesu partehartzaile hau 2009ko azaroan abiatu izan genuen, lokal mailako batzarrak eta sektore zein kolektibo ezberdinen ekarpenak jasoz. Material horrekin ziriborro bat osatu dugu eta orain lokal mailako batzarretan eztabaidatu nahi dugu. Hitzordu hauek hurrengoak dira:

·         Bilbo: martxoaren 26an Alde Zaharreko Burtsaren Eraikinean, 19.30

·         Gasteiz: martxoaren 25ean General Alava kaleko Luis de Ajuria aretoan, 19.30

·         Donostia: martxoaren 29an, Anoetako CRAJaren eraikinean, 19.00

·         Iruñea: martxoaren 25ean, Burlatako Kultur-etxean, 19.00

·         Tolosa: martxoaren 24ean, Bonberenea gaztetxean, 19.30Bilbo: 26 de marzo en el

Batzar hauetan jasotakoarekin, maiatzaren 15ean Donostian garatuko ditugun Jardunaldi batzuetan zehaztu nahi dugun ziriborroa osatuko dugu.

HERRIAabian!etik herritarrak prozesu partehartzaile honetan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu oinarritik demokrazia partehartzaile bat eraikitzen joateko eta gure herriarentzat nahi dugun etorkizuna definitzen joateko. Uste dugu subirautzaren gabeziak, baita ere esparru sozioekonomikoan, Euskal Herriari erabaki gehienak Europa, Madril edo Parisetik inposatuak etortzearen alde egiten duela, eta horregatik hain zuzen gure etorkizuna, baita ere esparru honetan, erabaki ahal izateko tresnak galdegiten ditugu. Hori bai, arazoa ez da bakarrik subirautza ekonomikoaren gabezia, arazoa funtsean demokrazia ekonomikoaren gabezian datza, instituzio ezberdinetatik trabak jartzen baitizkiote partehartzeari. Honengatik funtseskoa deritzogu herritarrak hitza hartzea, eta horregatik gonbidatzen ditugu martxoko batzarretan eta maiatzeko jardunaldietan ALDAKETARAKOabiapuntua definitzeko prozesuan parte hartzera.

Kalera atera behar gara

Beste alde batetik, HERRIAabian!etik gure eskubideak eta gure herriak behar duen aldaketa soziala aldarrikatzeko kalera ateratzeko unea dela deritzogu. Beraien komunikabide erraldoien bitartez elite ekonomiko eta politikoek “kimu berdeez” hitz egiten badigute ere, Euskal Herrian errealitatea gaur egun, herri hau egunez egun aurrera ateratzen dugunok sortzen dugun ondasuna ez dela banatzen da. Modu honetan, patronalak eta bankak, herritarron gehiengoaren bizibaldintzak kaskartzeari esker, etekinak metatzen jarraitzen dituzte.  Burtsan kotizatzen duten enpresek, Kutxek eta Hego Euskal Herriko Bankuek, 2009an 9.454 milioi eurotako irabaziak izan dituzten bitartean, 180.000 pertsona baino gehiago langabezian daude, milaka pertsona kontratu prekarioak dituzte edo EEEn mehatxuarekin bizi dira, ia 350.000 pentsionista pobreziaren mugara iristen ez diren dirusarrerekin bizi dira… Eta badirudi txarrena oraindik ailegatzear dagoela, gure herriaren subirautza ekonomikoaren gabeziak eta Estatu espainolak bizi duen egoera latzak, Euskal Herrian eragina izango duten eskubide sozial eta laboralen murrizketa berriak aurreikusi daitezke. Estatu espainolaren defizita BPGaren %11ra iristen da eta ziurrenik zor hori amortizatzeko gastu sozialaren murrizketa baten alde egingo dute hautua. Textuinguru honetan kokatu behar da hurrengo erreforma laborala, zeinaren bitartez egoera kaxkarragoetan eta gehiago lan egin arazi nahi digutelarik, edota pentsioen erreforma, hura baliatuz kotizazioen zenbaketa aldatu nahi dutelarik kobratu behar dugun pentsioa murriztu dadin edo bakarrik bankarentzat, hau da gure bizitzen espekulatzaileentzat onuragarriak diren Pentsio Plan pribatuak egitera behartuko gaituztelarik.  

Guzti honengatik HERRIAabian!etik subirautza ekonomikoa eta ekonomiaren demokratizazioa aldarrikatzera kalera atera behar garela uste dugu, era horretan lañaren banaketa, ondasunaren banaketa, ekosistemaren garapen demokratikoa… bultzatzeko. Era horretan eskubide zein gastu sozialaren murrizketei, azpiegitura erraldoien bitartez –AHT, Superportuak, autopistak, errepideak…-, politikoen neurrigabeko soldaten bitartez edo ejerzitoak eta monarkiak ,mantentzeko baliatzen diren kupoen bitartez  ematen den diru xahutzeari aurre egingo diogu. Zentzu honetan, gure herriak behar duen aldaketa soziala aldarrikatzeko herritarrak hurrengo hitzorduetan partehartzera animatzen ditugu. 

·         Martxoaren 27an, gehiengo sindikalak deituta, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan Estatu espainolak iragarri dituen erreforma laboral eta pentsioen erreformak ekarriko dituzten eskubideen murrizketak salatzeko mobilizazioak burutuko dira.

·         Apirilaren 4ean herritarrak Aberri Eguna bateratuan parte hartzera animatzen ditugu.

Euskal Herrian, 2010eko martxoaren 22a

 
 
 
Joomla Templates by Tomislav Feletar