PUBLIKAZIO LIBRERAKO ATALA MARTXAN JARRI DUGU!
HERRIAabian!-eko webguneak dituen hutsuneak betetzen ditugun bitartean, orain arte egon diren akatsetariko bat konpontzeko tresna bat martxan jarri dugu: publikazio libreko atala. Gainera, herritarron partehartzerako baliabideak ugaritzen joango gara pixkanaka.
 
Atal honen helburua pertsona zein eragile ezberdinek aldaketa sozialari egin diezaioketen edozein ekarpenari txoko bat eskaintzea da: iritziak, hausnarketak, analisiak, deialdiak,...
 
Ekarpenak ailegatzen diren heinean blog formatuko atal batean argitaratuko ditugu. Beraz, anima zaitezte HERRIAabian!-en dinamika nazional eta lokaletan parte hartzen duzuen bezala, dinamika horiek aberastu dezaketen ekarpenak egitera!
 
 
 

 
 
 
 
Joomla Templates by Tomislav Feletar