Pasa den kurtsoan, sistema kapitalistaren krisialdia gaindituz aldaketa soziala definitzen hasteko, Euskal Herriko egoera eta bilakaera sozioekonomikoaren diagnostiko bat adostu zen HERRIAabian! plataforma osatzen zuten pertsona, sektore eta eragile ezberdinen artean. Kurtso honetan zehar, diagnostiko horretatik abiatuz, aldaketa zehazten joatea izan da helburu nagusia.
Hainbat hilabeteetan zehar luzatu den prozesu partehartzailea bere amaierara iristear dago, eta horregatik, maiatzaren 15eko goizeko 10.00etatik aurrera, Donostiako Altzako Kultur Etxean ALDAKETARAKOabiapuntua zehaztuko duen Asanblada Orokorra antolatu du HERRIAabian!-ek:...