|
Azkenik, zenbait arazo tekniko gainditu ostean, martxan da 'Publikazio Askea' atala, eta jasotako lehenengo artikuluak argitaratzen hasi dira. Norbanako zein kolektibo ezberdinek Euskal Herrian aldaketa sozialaren aldeko dinamika aberasteko edozein ekarpen plazaratzeko aukera egongo da: albisteak, iritzi artikuluak, analisiak, hausnarketak, deialdiak, gomendioak, eta abar luze bat.
Erabiltzeko oso erraza da, eta soilik formulario bat bete beharko duzue argitaratu nahi duzuen informazioarekin eta material osagarriekin. Laister, bidalitako informazioa Publikazio Askeko beste sarrera ezberdinekin batera argitaratuko da. 
|