GEHIENGO SINDIKALAREKIN BATERA, EKAINAREN 12AN BILBORA!

SUBIRANOTASUN EKONOMIKOAGATIK ETA EKONOMIAREN DEMOKRATIZAZIOAGATIK, EKAINAREN 12AN DENOK BILBORA!

HERRIAabian!-ek gehiengo sindikalaren deiarekin bat egiten du eta herritarrak Euskal Herriak eta langile klaseak behar dugun aldaketa sozialaren alde borrokatzera deitzen ditu

 
 

Hurrengo zapatuan, ekainak 12, herri honetako gehiengo sindikalak “Basta de recortes. Euskal langileok gure etorkizunaren alde” goiburu duen manifestaziora deitu du.

HERRIAabian!-etik egunero-egunero herri hau aurrera ateratzen dugunok alor sozioekonomikoari dagokionez ere gure etorkizuna erabakitzeko eskubidea eduki behar dugula defendatu dugu, horrela egungo eredu kapitalistari alternatiba bat egituratzen joateko. Zentzu horretan, behar dugun aldaketa sozialaren zutabe subiranotasun ekonomikoak eta erabakietan herritarren parte-hartzeak izan behar dutela uste dugu. Izan ere, begibistan ditugun erreforma eta neurriek – lan- eta pentsio-erreforma, BEZaren igoera… – Europa eta AEBetan diseinatuak eta gobernu frantses eta espainiarrak eta beren ordezkaritza autonomikoek ezarriak, gure mugak azaleratu dituzte. Gure herriaren subiranotasun falta horrek, espainiar Estatuak duen egoera sozioekonomikoarekin batera, egungoa baino askoz egoera txarragora eraman gaitzake. Ez gara kupo baten bidez parte-hartzea ukatu digun sistema ekonomikoaren ondorioak ordaintzera mugatuko, gure Udaletxeen porrot finantziero aukera ere hortxe dago. Baina subiranotasun ekonomiko gabeziatik haratago, aldaketaren oinarrietako bat da demokrazia ekonomikoa bultzatzea: ez dago herritarrek parte-hartu eta erabakiak hartu ahal izateko tresnarik. Gure herrian, horixe bera islatzen da azpiegitura handien inposizioarekin, antolaketa eta parte-hartze sozialak dituzten oztopoekin, auzi publikoen inguruko informazio eta eztabaida faltarekin, gezurrezko elkarrizketa sozialekin…

Guzti horregatik, HERRIAabian!-etik gehingo sindikalaren deiarekin bat egiten dugu eta Euskal Herriak eta langile klaseak gure etorkizuna baita alor sozioekonomikoari dagokionean ere erabaki behar dugula aldarrikatzeko mobilizazio horretan parte hartzera animatzen ditugu herritarrak. Subiranotasun ekonomikoarengatik eta ekonomiaren demokratizazioarengatik, ekainaren 12an guztiok Bilbora!

HERRIAabian!-en hurrengo hitzorduak:

 >Ekainak 9, 19.30etan Tolosako Kultur Etxean EGOERA SOZIOEKONOMIKOA ETA KRISIAREN INGURUKO HITZALDIA

 >Ekainak 11, 19.30etan Tolosako INEMeko Bulegoetako atetik abiatuta MOBILIZAZIOA

 >Ekainak 19, 12.30etan Bilboko Plaza Zirkularrean, BBVAaren parean: KRISIAREN AURKAKO SUTEA ETA ALDAKETARAKOabiapuntuaREN AURKEZPENA

 

Euskal Herrian, 2010eko ekainaren 8n 
 
 
 
Joomla Templates by Tomislav Feletar