Ekainak 26, mobilizazioa: "NAFARROA BIZIRIK NAHI DUGU!"

Iruñerriko Herria Abianek manifestuan jasotzen den analisia, non egungo ekonomia jendartearen eta lurraren beharren esku egon beharrean, kapitalaren eta garapenaren menpe dagoela baieztatzen den, konpartitu eta proiektu basati hauek bertan behera uzteko aldarrikapenarekin bat egiten du.

Kapitalismoari aurre egiteko lanean ari garenok,  beste Euskal Herri bat eraikitzeko aukera aldarrikatzen dugu, hots, beste mundu bat non ez diren existituko opresioan oinarritutako harremanak.

Aldaketa hau gauzatzeko tresna eraginkorrak behar ditugu. Hau da, hain zuzen ere Herria Abian plataformaren helburua: indarrak biltzea eta frente komun bat sortzea adostutako estrategia baten bidez, aldaketarako bidea egin ahal izateko.

“Aldaketarako Abiapuntua gure herriak eta gure langile klaseak behar duten aldaketa sozialaren alde urrats berriak ematen joateko lagunduko digun tresna da. Tresna honek lau ardatz nagusietan biltzen diren idei zehatz batzuk jasotzen ditu.

Eskuragarri dauden lanpostuen eta lan produktibo eta erreproduktiboaren banaketa: ordu gutxiago lan egin guztiok lan egiteko. Lan produktibo eta erreproduktiboko denbora murriztu parte-hartze soziala, aisialdia edota denbora librea ahalbidetzeko.

Aberastasunaren banaketa: pertsonen eta herrien gainean egiten dugun esplotazioa deuseztatzera bideratu eta naturarekiko oreka hobestea bere garapena eta biziraupena ziurtatzeko, eskubide indibidual eta kolektiboak bermatzeko helburuarekin aberastasuna banatuz.

Ekonomiaren demokratizazioa: alor sozial, ekonomiko edota administratiboaren antolaketan herritarren parte-hartzea bermatzea.

Ekosistemaren garapen demokratikoa: Lurra, gure espazio natural eta soziala, eta bere ingurunearekin uztartutako garapen ekonomiko eta sozial endogenoa aldeztea, neurrigabeko hazkundearen ereduak dakarren kontsumo maila murriztuz.

Beste jendarte eredu bat posible delako, aldaketa sozialaren alde lan egin dezagun!

 
 
 
Joomla Templates by Tomislav Feletar