BERRIAK




PUBLIKAZIO ASKEKO ATALA ERABILTZEKO PREST DAGO

Azkenik, zenbait arazo tekniko gainditu ostean, martxan da 'Publikazio Askea' atala, eta jasotako lehenengo artikuluak argitaratzen hasi dira. Norbanako zein kolektibo ezberdinek Euskal Herrian aldaketa sozialaren aldeko dinamika aberasteko edozein ekarpen plazaratzeko aukera egongo da: albisteak, iritzi artikuluak, analisiak, hausnarketak, deialdiak, gomendioak, eta abar luze bat.

Erabiltzeko oso erraza da, eta soilik formulario bat bete beharko duzue argitaratu nahi duzuen informazioarekin eta material osagarriekin. Laister, bidalitako informazioa Publikazio Askeko beste sarrera ezberdinekin batera argitaratuko da.


 
ASANBLADA OROKORRAREN OSTEAN: "HERRI HONEK ALDAKETA SAKON BAT NAHI DU ETA ABIAN JARRI DA"

HERRIAabian!-en barruan kolektibo eta pertsona guztiak batzen gaituzten minimoak  biltzen dituen tresna, ALDAKETARAKOabiapuntua, zehaztu dugu. Zentzu horretan, erakunde sozial eta sindikal guztiak deitzen ditugu eredu hau oinarritik aldatu behar dela gero eta garbiago geratzen ari den une honetan, gure liskarrak albo batera uztera eta guztiok batera, blokean, herri honen gehiengo soziala osatzen dugunon defentsan zentratu gaitezen. Erantzunkizunez heldu behar diogu erronka horri eta gure eskubideen defentsarako bidea borroka dela uste dugu. 

Osoa irakurri... >>

· BESTE ESTEKA INTERESGARRIAK:

>> ASANBLADAREN KRONIKA (GARA): Aldaketa soziala gauzatzeko tresna osatu du HERRIAabian-ek

>> HERRIAabian-eko kideei elkarrizketa (GARA): «Debemos formular propuestas para edificar nuestro pueblo»



 
M15: ASANBLADA OROKORRA, ALDAKETARAKO ABIAPUNTUA

Pasa den kurtsoan, sistema kapitalistaren krisialdia gaindituz aldaketa soziala definitzen hasteko, Euskal Herriko egoera eta bilakaera sozioekonomikoaren diagnostiko bat adostu zen HERRIAabian! plataforma osatzen zuten pertsona, sektore eta eragile ezberdinen artean. Kurtso honetan zehar, diagnostiko horretatik abiatuz, aldaketa zehazten joatea izan da helburu nagusia.

Hainbat hilabeteetan zehar luzatu den prozesu partehartzailea bere amaierara iristear dago, eta horregatik, maiatzaren 15eko goizeko 10.00etatik aurrera, Donostiako Altzako Kultur Etxean ALDAKETARAKOabiapuntua zehaztuko duen Asanblada Orokorra antolatu du HERRIAabian!-ek:...

Jarraitu irakurtzen... >>


 
Iritzi artikulua: "MAIATZAK 15. ELUR BOLA BULTZATU"

Azken asteotan Grezian eman diren gatazka sozialek agerian utzi duten bezala, gobernu kapitalistek planteatzen ari diren "kapitalismoaren birfundazioaren" aurrean, soilik sistema errotik aldatuko duen eredua defendatu daiteke. Horretarako, aldaketa sozial erradikal horren ardatzak indar metaketaz, eztabaidaz eta borrokaz definitu behar direlako, maiatzaren 15ean HERRIAabian!-ek deitutako Asanblada Orokorrean parte hartzeko deia luzatzen digu:

"x Jose Inazio Imaz, UPV/EHUko irakaslea

Azken aste hauetan Grezian gertatutakoak, gure sistema ekonomikoaren oinarriak eta ahuleziak jarri ditu berriro ere agerian. Krisiak Estatu oso bat jarri du kiebran, kapitalismoak sortutako egoera horretatik ateratzeko kapitalismo gehiago (gastu publiko gutxiago) proposatzen den bitartean (...)"

Jarraitu irakurtzen... >>


 
Iritzi artikulua: "BESTE EUSKAL HERRIA BAT BEHARREZKOA DELAKO, ERAIKI DEZAGUN UTOPIA!"

Euskal Herrian aldaketa soziala eraikitzeko bidean, ezinbestekoak diren bi data azpimarratu dituzte: Maiatzaren Lehena, borroka egun gisa eskubideen urraketak salatu eta herri honek aldaketa sozialaren alde egiten duela erakusteko, eta maiatzaren 15a, Aldaketarako Abiapuntua zehazteko HERRIAabian!-ek deitutako Batzar Orokorra dela-eta:

"x Pablo Martínez, Amaia Perez de Arriluzea eta Igor Uriarte, HERRIAabian!-eko kideak

"Utopia ez da kimera bat; oraindik ez dagoena da eta posible litzatekeena eta egotera irits daitekeena ekinbide iraultzailearen bidez eta ideologia erreakzionarioen gainetik”. Horrela definitzen da berba hori Nekane Jurado ekonomilariaren hainbat idatzitan eta hori da HERRIAabaian!-en helburua. (...)"

Jarraitu irakurtzen... >>


 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria 3 Zenbatetik 16
 
 
Joomla Templates by Tomislav Feletar