HERRIAabian!-eko webguneak dituen hutsuneak betetzen ditugun bitartean, orain arte egon diren akatsetariko bat konpontzeko tresna bat martxan jarri dugu: publikazio libreko atala. Gainera, herritarron partehartzerako baliabideak ugaritzen joango gara pixkanaka (...)
|
|
HERRIAabian!-ek, Nekane Jurado ekonomilariaren eta Txetxu Morenoren (EHNE sindikatuko kidea) eskutik, apirilaren 13an Iruñean antolatutako hitzaldia. Euskal Herriko aldaketa sozialerako gako diren ekonomiaren demokratizazioari eta ekosistemaren garapen demokratikoari buruz aritu ziren, hurrenez hurren.
|
|
HERRIAabian!-ek, Martxoak 3ko Biktimen Elkartearekin batera (Andoni Txasko eta Josu Ormaetxea), otsailaren 24an Gasteizko unibertsitateetan antolatutako hitzaldia. 1976ko martxoaren 3an, krisialdi ekonomiko eta langile borroken testuinguruan, poliziak 5 langile hil zituen (Romualdo Barroso, Francisco Aznar, Pedro Mª Mtz. de Ocio, José Castillo eta Bienvenido Pereda) Euskal Herrian beharrezkoa den aldaketa soziala defendatzeagatik. Gaur egun, krisialdi ekonomikoaren testuinguruan aurkitzen gara berriro eta... aldaketa sozialaren aldeko borroka bizirik dirau!
|
|
HERRIAabian!-ek otsailaren 23an Iruñean antolatutako hitzaldiaren bideoa aurkezten dizuegu. Bertan, Iñaki Gil de San Vicenteren eskutik, Euskal Herriko aldaketa sozialaren gako diren lanaren banaketari eta ondasunari buruzko hausnarketa interesgarria dugu. HERRIAabian!-eko kide bat, modu berean, hurrengo hilabeteetan zehar plataformak aurre egingo dien erronka nagusietaz ere aritu zen. Hitzaldia bi ordu inguru irauten du eta interes handikoa da bere edukien apropostasuna eta sakontasuna direla-eta. |