BERRIAK




ALDAKETARAKO ABIAPUNTUA: ZIRRIBORROA OSATZEN
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Azken hilabeteetan zehar Euskal Herriko eragile zein norbanako ezberdinekin batera burutu den prozesu partehartzailearen ostean, HERRIAabian! aldaketa sozialaren aldeko plataformak, gure herriak behar duen aldaketa soziala definitzen hasi den Aldaketarako Abiapuntuaren zirriborroa osatu du, hurrengo asteetan eskualde ezberdinetan antolatuko diren batzarretan eztabaidarako oinarri gisa:

ASANBLADAK:

· Bilbo: martxoaren 26an Alde Zaharreko Burtsaren Eraikinean, 19.30

· Gasteiz: martxoaren 25ean General Alava kaleko Luis de Ajuria aretoan, 19.30

· Donostia: martxoaren 29an, Anoetako CRAJaren eraikinean, 19.00

· Iruñea: martxoaren 25ean, Burlatako Kultur-etxean, 19.00

· Tolosa: martxoaren 24ean, Bonberenea gaztetxean, 19.30

 

+ KARTELAK: Bilbo / Gasteiz / Donostia / Iruñea / Tolosa
+ ESKUORRIAK: Euskaraz / Gaztelaniaz
 


 
HERRIA ABIAN-EK HERRITARRAK HITZA HARTZERA ANIMATZEN DITU ALDAKETA SOZIALA BULTZATZEKO

Orain dela urte bat baino apur bat gehiago aldaketa soziala bultzatzeko xedearekin jaio izan zen HERRIAabian! Beti defendatu izan dugu aldaketa hori modu partehartzaile batean bultzatu behar dugula. Hau da, herri hau egunez egun gure esfortzuarekin aurrera ateratzen dugunok bildu behar garela, nahi dugun etorkizuna, baita ere esparru sozioekonomikoan, eztabaidatu, adostu eta erabakitzeko. Modu partehartzaile honetan adostu izan genuen 2009ko ekainean gure herriaren egoera sozioekonomikoaren inguruko diagnostiko bateratu bat eta era berean zehaztu nahi dugu ALDAKETARAKOabiapuntua, beharrezkoa zaigun aldaketa sozialaren norabidean batzen gaituzten gutxienekoak zehazteko baliatu nahi dugun tresna.

+ GEHIAGO IRAKURRI

 
HERRIAabian! AURKEZTUKO DUTE DONOSTIAKO AMARA ZAHARRA AUZOAN

HERRIAabian!, Euskal Herriko aldaketa sozialaren aldeko plataforma aurkeztuko dute Donostiako Amara Zaharra auzoan, 'Krisiari Irtenbidea: Aldaketa Sozialaren alde!'' lelopean:

· DATA: MARTXOAK 22, ASTELEHENA

· ORDUA: 19.00ETAN

· LEKUA: JAIZKIBEL ERRETEGIAN, AUTONOMIA KALEA 9, EASO PLAZA ONDOAN (AMARA ZAHARRA)

· HIZLARIAK: ARGIDER RODRÍGUEZ ETA IBON ARTOLA

 
ESKUBIDE SOZIAL ETA LABORALEN MURRIZKETEN AURREAN, KALERA!!!

Data hurbiletan, eskubideen murrizketak salatzeko eta aldaketa soziala aldarrikatzeko, zenbait eragilek antolatutako mobilizazio ezberdinetan parte hartzera animatzen zaituztegu. Horien artean aipagarrienak:

  1. PENTSIO DUINEN ALDE: Kontzentrazioa, Iruñean, martxoaren 18an goizeko 12.30etan Foruen Monumentuaren aurrean, Sasoia-k deituta.
  2. MIGRANTEON ESKUBIDEEN ALDE: Martxoak 20an eta 21ean.
  3. LAN ERREFORMAREN ETA PENTSIO SISTEMAREN ERREFORMAREN KONTRA: martxoaren 27an, gehiengo sindikalak deituta, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan Estatu espainolak iragarri dituen erreforma laboral eta pentsioen erreformak ekarriko dituzten eskubideen murrizketak salatzeko mobilizazioak burutuko dira.

PRENTSA OHARRA IRAKURRI

 
MARTXOAK 8. EUSKAL HERRIAK ALDAKETA SOZIALA BEHAR DUELAKO... EMAKUMEOK KALERA!

Guk: langileok eta langabetuok, emakumeok, gazteok, nekazari eta arrantzaleok, pentsionistok, migranteok, ekologistok, sexu disidenteok, feministok, ikasleok… Euskal Herrian eta munduan aldaketa sozial sakon bat behar dela uste dugu. Horretarako, gure herriak erabakitzeko eskubidea izatea ezinbestekoa da, baita ere arlo sozio-ekonomikoan. Eta eskubide honen lorpenerako aurrera eraman behar dugun borrokan, emakumeon partehartzea ezinbestekoa da, nahiz eta gaur egun gure parte hartze soziala mugatua dugun. Izan ere, emakumeok etxeko lanen eta lan erreproduktiboaren ( zaintza…) ia bere osotasunean hartzen baitugu gure gain. Gainera, lan hau inongo kontu publiko zein aurrekontu ofizialetan onartua egon gabe. Hau dela eta, aldarrikatzen dugun  partehartze sozialarentzako denbora murriztuz.

+JARRAITU IRAKURTZEN

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria 6 Zenbatetik 16
 
 
Joomla Templates by Tomislav Feletar