Herri honetan bizi garen pertsona migranteok, beste Euskal Herri bat eraikitzeko aukera aldarrikatzen dugu, horrela beste mundu baten eraikuntzari aportazioa egiteko. Posiblea da, eta beharrezkoa da. Horregatik, Anitzak, HERRIAabian!-en mobilizazioetan parte hartzera deitzen du abenduaren 19an, eta pertsona migranteei Euskal Herriak behar duen aldaketa sozialaren alde mobilizatzera deitzen ditu
Gaur, hilak 16, HERRIAabian!-ek Gasteizen dagoen INEM bulego baten okupazio sinbolikoa burutu du Euskal Herrian 166.703 langabetu daudela salatzeko eta abenduaren 19ko mobilizazioetan parte hartzera deitzeko. Krisi ekonomikoak langile klasearen eskubideen murrizketan sakontzen ari du. Langabetuen kopuruaren datuari beste hainbat indikadore ezberdin gehitu ahal diogu eta guzti hauek herritar sektoreen bizibaldintzak prekarizatzen ari direla baieztatzen digute.
Krisia bere gordintasunean bizitzen ari garenoi zaila suertatzen zaigu eguneroko arazoei ihes egitea, eta perspektiba apur bat hartuta etorkizunari so egitea. Atzetik ditugu ordaindu gabeko fakturak, abalak, eskaturiko kredituak, bezeroen eta bankuen presioak, administrazioaren axolagabekeria, gasolioaren igoera, lan falta... Zaila da, baina sindikatua garen aldetik, eta sindikalistak garen aldetik, gure ardura da lan horri eustea, etagarraioaren sektorean, gure sektorean, gertatzen ari diren eta gertatuko diren mugimenduak eta aldaketak aurreikustea.
Hauek dira benetako krisitik behingoz eta betiko irteteko egitura-neurrietako batzuk, sistema kapitalistak eratzen dituena. Eta hauek eztabaidatzeko eta aurrera eramateko, erabakitzeko gaitasuna behar dugu. Horrela, subiranotasuna eskatzen dugu bestelako Euskal Herria eraikitzeko eta bestelako Mundu bat eraikitzeko ekarpena egiteko. Beharrezkoa eta posiblea da. Beraz, abenduaren 19an Planetak eta Euskal Herriak behar duten aldaketa sozialaren alde mobilizatuko gara. Mobilizaziorako deialdiak hurrengoak dira:
·Bilbo: 12.00etan Plaza Zirkularrean
·Donostia: 12.00etan Boulevardean
·Gasteiz: 12.00etan Korreos Plazan
·Iruñea: 12.00etan: Dr. Uharte 3 Kalean, CEN parean
Mobilizazio hauetan parte hartzera deitzen dizuegu eskubide sozial eta laboralen murrizketa salatzeko eta Euskal Herriak eta bere langile klaseak behar duten aldaketa soziala aldarrikatzeko.