"...Palomas con el pico arrancado y ensangrentado anuncian la vieja buena nueva, el socialismo sólo es posible, si es el de los ricos. El de socializar las pérdidas y la apropiación privada de los beneficios producto de la hipertrofia del metabolismo social, el saqueo ambiental de los recursos y las nuevas carabelas terminales de ordenador donde por arte de birlibirloque bajan los precios de las materias primas al mismo nivel que suben las ganancias de las multinacionales. Frente a esa pandilla de pirómanos acudiendo a apagar el fuego, nuestra hoguera colectiva es el punto de partida para el cambio..."
HERRIAabian!-ek, ekainaren 19an, ALDAKETARAKOabiapuntua, Euskal Herrian aldaketa sozialaren norabidea definitzeko proposamena aurkeztuko du goizeko 12.30etan Bilboko Plaza Zirkularrean, kapitalismo basatienaren sinbolo den BBVAren eraikinaren aurrean.
San Juan-eko sute batean, sistema zahar eta ustel honen adierazle nagusiak erreko dira (bakoitzak bere etxetik eraman dezala), eredu berri baten hazia aurkeztu baino lehen. Beste mundu bat posible delako, beste Euskal Herri bat beharrezkoa da.
Tolosaldeko eragile zein pertsona ezberdin askok, aldaketa sozialaren aldeko dinamikan murgildu dira aste honetan zehar, ekainaren 19an HERRIAabian!-ek Bilbon ALDAKETARAKOabiapuntua aurkeztu baino lehen.
Besteak beste, ekainaren 9an, asteazkenean, hitzaldi-asanbladabat antolatu zuten Euskal Herriko eta bereziki Tolosaldeko egoera sozioekonomikoaren eta kapitalismoarekiko alternatibaren inguruan aritzeko. Gainera, ekainaren 11n, ostiralean, mobilizazio bat burutuko da 19.30etan Tolosako INEMeko bulegoetatik abiatuta.
HERRIAabian!-etik gehingo sindikalaren deiarekin bat egiten dugu eta Euskal Herriak eta langile klaseak gure etorkizuna baita alor sozioekonomikoari dagokionean ere erabaki behar dugula aldarrikatzeko mobilizazio horretan parte hartzera animatzen ditugu herritarrak.
Subiranotasun ekonomikoarengatik eta ekonomiaren demokratizazioarengatik, ekainaren 12an guztiok Bilbora!
INFO7 irratian HERRIAabian-eko kidea den Nekane Jurado ekonomilariarekin egindako oso elkarrizketa interesgarria, krisialdi ekonomikoaren inguruan hausnartzen delarik (2010/05/26):