DOKUMENTUAK

jar zaitez ZEU ERE

ABIAN!

Aldaketa sozialaren alde

 

Atal honetan HERRIAabian!-ek, prozesu partehartzaile ezberdinen bitartez adostu duen dokumentazio guztia aurkitu dezakezu. Gogoratu, modu berean, ATXIKIMENDUA emateko aukera daukazula ere:

 

 
 "Guk: langileok, emakumeok, gazteok, nekazari eta arrantzaleok, ezgaitasunak ditugun pertsonok, langabeok, pentsiodunok, migratzaileok, ekologistok, garraiolari autonomook, ikasleok… Uko egiten diogu espekulatzaileek euren diru-goseaz sortu duten krisia ordaintzeari. Iragartzen ari diren “kapitalismoaren birfundazio” horren aurrean ez gara besoak gurutzaturik geratuko, aitzitik, kapitalismoarekiko eredu ekonomiko eta sozial alternatiboa eraiki nahi dugu. Eta Planetak nahiz Euskal Herriak behar duten aldaketa sozialaren alde mobilizatu egingo gara."

>> IRAKURRI (eu / cas / fr)

 


 
· 'Zer da HERRIAabian?', dokumentuan Euskal Herriko aldaketa sozialaren aldeko plataformaren inguruko elementu nagusiak argitzen dira: HERRIAabian-en izaera, motibazioa, helburuak, jarduera, antolakuntza, etab. (eu / cas / fr)
 
· 'Urratsez Urrats' dokumentuan, ordea, 2009ko otsailaren 14an HERRIAabian! sortu zenetik urtebete igaro ostean egindako birpasoa, hausnarketa, autokritika eta balorazioa aurkezten da. (eu / cas)
 

 
"Dokumentu honen helburua ez da bere baitan bukatzen. Aitzitik, egungo eredu ekonomikoak prekarizatutako arloak iratzartzeko eta aberasteko tresna bat da. Testua lanabes bezala erabili behar dugu egungo eredu sozio-ekonomikoan aldaketa sakonen aldeko indarrak metatzeko eta Euskal Herriak behar duen aldaketa honi tresnak ekartzeko. Kapitalismo globalizatuari aurre egiteko modu egokiena, egungo eredu ekonomikoari Euskal Herriko alternatiba bat ematea dela pentsatzen dugu eta."
 
>> IRAKURRI (eu / cas / fr)
 

 
2009/2010 kurtsoan zehar garatu den, eta maiatzak 15eko Asanblada Orokorrean adostutako aldarrikapen-taula. Euskal Herrian aldaketa sozialari ateak irekitzeko gutxieneko proposamen kolektiboa:
 
 
 

>> EKARPENEN BILDUMA

>> ALDAKETARAKO ABIAPUNTUAREN ZIRRIBORROA (eu / cas)

 


 

 
 
 
Joomla Templates by Tomislav Feletar