|
![]()
HERRIAabian!-ek jendea gonbidatzen du aldaketa sozialaren protagonista izatera ‘ALDAKETARAKOabiapuntua’ren bidez
+ EKARPENAK EGITEKO MATERIALA+ LEHEN ZIRRIBORROA OSATZEKO MATERIALA+ ALDAKETARAKO ABIAPUNTUAREN ZIRRIBORROA
HERRIAabian!-ek bi helburu jarri ditu hurrengo kurtsorako:
Lehenengo helburuari dagokionez, lehengo mobilizazio zita abenduaren 19an izango da, “Euskal Herriak Aldaketa Soziala” leloaren pean elite politiko-ekonomikoen arteko paktua salatzeko, horrek zenbait neurri eratzen ari dituelako ondasunaren bidezko banaketaren aurkako norabidean: adibide onak dira zergen igoera eta gai sozialentzako aurrekontuen murrizketa.
Bigarren helburuari dagokionez, HERRIAabian!-en hasieratik helburuetako bat Euskal Herriak behar duen aldaketa sozialaren definizioa izan behar duela argi izan dugu. Ereduaren aldaketa sakona izan behar da, HERRIAabian!en sorreratik, kapitalismo globalizatuaren aurkako borrokari egin dezaiokegun ekarpenik egokiena Euskal Herritik eta Euskal Herrirako eredu kapitalista horrekiko alternatiba bat zehaztea dela uste baitugu. Zentzu honetan gure herria egunez egun aurrera ateratzen dugunoi gure etorkizuna, baita ere esparru sozioekonomikoan, erabakitzea uzten ez digun edozein aukera iruzurtia errefusatuko dugu.
ALDAKETARAKOabiapuntua: Euskal Herritik eta Euskal Herrirako aldaketa soziala zilegi egiteko oinarritik eraiki behar dugun tresna osatuko duen prozesu partehartzailea
HERRIAabian!en beti defendatu dugu aldaketa oinarritik etorri behar dela, gaur egun indarrean dauden instituzioek erakutsi baitigute patronalarekin lerrokatuak daudela (greba eskubidea ukatua, dialogo soziala okertua, elite ekonomikoei egindako zergen ezabaketa, bankuei eta enpresa eraikitzaileei emandako dirua erabilgarritasun sozialik ez duten azpiegitura handiak eraikitzeko, gastu sozialaren murrizketa, eskubide sozialak urratuak, serbitzu publiko eta sozialetan pribatizazioak, elitistak diren hezkuntza planak...).
Gauzak horrela, HERRIAabian!etik ALDAKETARAKOabiapuntua martxan jarri dugu. Planetako beste herriekin berdintasunean eta duintasunez bizi ahal izateko gure herriak eta bere langile klaseak behar duten aldaketa sozialaren oinarriak eraikitzen joateko prozesu partehartzailea da ALDAKETARAKOabiapuntua. Berebiziko garrantzia duen aldaketa horren norabidean urratsak emateko, eztabaidatzeko, ekarpenak egiteko, ikasteko, errotzeko eta eragile aktiboak izateko gonbitea luzatzen diogu herritar guztiei orokorrean eta elkarteei, gazteriari, eragile sozialei, pentsionistei, sindikatuei, ikasleei, auzo elkarteei... espreski.
HERRIAabian! Osatzen dugun pertsonok, kolektibook eta sektoreok egoeraren diagnostiko bat adostu genuen 2009ko ekainean. Gaur, norbanako edo kolektibo modura, errealitatearekin zuzeneko harremanean, beste errealitate eta sektoreekin elkar harremanak sendotuz gehiengoaren mesedetan egongo den aldaketa sozialaren norabidean parte hartzeko aukera zabaltzen dugu. Hain zuzen, herri honetan eta planetako beste batzuetan elite politiko-ekonomikoek egiten duten kontrakoa.
1. Zer nolako tresna osatu nahi dugu a. Aldaketaren norabidean baliagarria izango zaigun tresna b. HERRIAabian!en sorrerarekin bultzatu genituen bi minimoak jaso beharko dituena i. Eredu honen aldaketa sakona ii. Herri honek aldaketa sozial hori gauzatzeko ezinbestekotasuna duen subirautza ekonomikoa aldarrikatzea c. Gure manifestuan agertzen ziren aldaketa sozialaren lau ardatzak (lan produktibo eta birproduktiboaren banaketa, ondasunaren banaketa, ekonomiaren demokratizazioa eta ekosistemaren garapen demokratikoa) garatzen hasiko dituena d. “Generikoa”, Neurri zehatzak baino, lau ardatzak definitzen hasteko ideiak jasoko dituena, baina gutxieneko konkrezio maila izango duena. e. Euskal Herri osoa aintzat hartuko duena f. Dinamikoa. Denboran zehar ekarpen eta zehaztapen gehiago jaso ditzakenak. g. Guztiok batu beharko gaitu, baina guztion aldarrikapenak ezin ditzake jaso. Bakoitzaren aldarrikapenetatik haratago (horretarako badaude eragile edo sektore ezberdinek dituzten aldarrikapen taulak…) guztiok batu gaitzakeen minimoak jasoko dituen eta lanerako baliagarria izango den tresna osatzen asmatu behar dugu.
2. Nola egin nahi dugu Prozesu parte hartzaile batean oinarritua egongo den tresna bat osatu nahi dugu. Behin eta berriz diogu aldaketa oinarritik eraiki behar dugula. Hortaz, ezinbestekoa izango da hura prozesu partehartzaile baten bitartez osatzea. Zentzu honetan, Euskal Herriko leku ezberdinetan garatuko ditugun Batzarrak izando dira ekarpenak egiteko gune egokiak. Asanblada horietan egoten diren iradokizunekin eta HERRIAabian! osatzen dugun talde eta kolektiboen ekarpenekin urtarriletik aurrera ziriborro bat osatuko dugu. Ziriborro horren kontrastea egin ondoren jardunaldi batzuk burutu nahi ditugu ALDAKETARAKOabiapuntuaren edukiak zehazteko. Ordutik aurrera tresna honen sozializazio lan bat egin nahi dugu. |



